XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Agindua, 855/1994 zk., azaroaren 11ko.

Aipamenezko Foru Aginduaren bidez, hurrengoa xedatu izan da:

1. Miren Garbiñe Gaubeka Sarria Andereak eskatuta, Mungiako udal barrutian etxebizitza bat eraikitzeko Hirigintza-Kudeaketazko Araudiaren 44.2 artikuluaren babespean Udalak izapidetua aurrikusten den baimena ematea, baimen honek ezin izango duela udal-eginbeharrik suposatu hirilurrerako eskagarriak diren zerbitzuak eskaintzeari buruz.

2. Baimen honek ez du proiektua egiteratu aurretik udal baimena lortzeko eginbeharretik salbuesten, ezta kasuko udal erabakiaren edukia aurrepaitzen ere, baimenaren baldintzen artean, kokatzen deneko onibarra, egiteko eraikinari lotuta eta, hirigintzaren ikuspegitik, Lurraren Legeko Testu Bateratuaren 258 artikuluan aurrikusten diren ondorioetarako zatituezina izaera izango duela, betebehar honekin eraso beharko delarik Jabegoaren Erroldaritzan.